Azken urteetan sarriago egiten ditugu bisitak herriko ikastetxeetara. Edo astran bertan jasotzen ditugu ikasleak. Ezinbestekoa baita belaunaldi berriekin egotea memoriaren haria ez eteteko.
Aurton Barrutia, San Fidel eta Seber Altubeko ikasleekin egon gara herriko historia azaltzeko eta bide batez gure historia txikia ere kontatzeko, lobaken 12 urteko ibilbidea.
200 ikasle ingururekin egoteko zortea izan dugu. Gernikak bizirik dirau.