Bihar 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketan zerutik erori zitzaigun sufrimendua izango dugu gogoan. Sinera hotsak geldiaraziko gaitu aurton ere, 4 minutuz gure balkoietan egingo diegu biktimei homenaldia.

Aurtengo musika-emanaldirako, Astrako bunkerreko iluntasunetik Gernikako kaleetako argitasunera jauzi egin behar izan dugu. Gernikako Pasilekuan bazegoen beste babesleku bat eta bertan ere ez ziren bonbez libratu. Mina zegoen toki hartara eramango dute musika Hannot Mintegiak eta Aitor Etxebarria, eta bertatik, gure etxeko goxotasunera. Arratsaldeko 19:00etan Berakatz Zopa-ren instagramean izango da hau.

Astrako bunkerrean zein Pasilekuan, kaleetan zein etxean, memoria gugan da.