Bihar 15:45ean urtero-urtero lez sirena eta kanpaien hotsa entzungo da Gernikan. Tradizioari Gernika Batzordeak eman zion hasiera eta egun Gernikako leku desberdinetatik aktibatzen dira alarma hotsak 4 minutuz. Guk Astrako sirena berreskuratua jarriko dugu martxan Astrako bunkerrean. Aurten Gernika bonbardatu zuten Condor Legioko Von Richtofen generalaren eta Von Moreau pilotoaren lobek aktibatuko dute bunkerraren barrutik. Militar nazien senideak Gernikara etorri dira orain 80 urte gertatutakoaren dolua agertu eta gaur egungo gerrak salatzera. #MemoriaGara #Gernika80
Utzi erantzuna