Gernikako bonbardaketa sufritu zutenen lobak gara. 2012an, bonbardaketaren 75. urteurrenean, abian jarri genuen kultur ekimen hau, bonbardaketa bera gai historiko modura hartu eta sorkuntza-eremu ezberdinak lantzeko, Gernikako gazte guztion artean, loba guztion artean.
1937ko apirilaren 26ko triskantza haren testigantzak lehen eskutik jaso dituen azken belaunaldia garela esan genezake. Gure aitona-amonek kontatu ziguten haiek bizitakoa, eta orain, guri dagokigu haiena kontatzea. Gernika bakarrarekin nahikoa izan genuen, munduak oraindik ulertu ez badu ere, eta guk, Gernikako lobek, bonbak eta armak erabili ordez, artea, musika, kultura eta sormena erabiliko ditugu historia egiteko.
Aurten, bonbardaketaren 80. urteurrenean, mezu argi batekin gatoz: gure aitona-amonak ere izan ziren errefuxiatuak eta orain, guri dagokigu gerratik ihesi dabiltzan pertsonei babesa ematea. Gure herria, behin bidegabekeriak erraustutakoa, izan dadila gaurkoan ongi etorririk beroenaren habia. Astrako babeslekuan “Babesgabeak” erakusketa antolatu dugu eta “Ongi etorri errefuxiatuak” ekimenaren baitan apirilaren 29an eta 30ean egingo diren jardueretan parte hartzeko deia egiten dugu.
Gertatukoaren memoria iraunarazten duten markak mantendu eta berriak sortzea ere bada gure lana. Gernikako bonbardaketaren markak eta espazio publikoa lotzen dituen proiektua jarri dugu martxan; Gernika 2037. Etorkizunerako ariketa egin nahi dugu, memoria eginez sorkutzara, ideien mundura jauzia egin. Bi helbururekin; daukagun ondare apurrari balioa ematea batetik, eta bestetik, bonbardaketaren markak birsortzea. Zeregin horretarako, Arkibai arkiteko gazteen elkartearekin batera, prozesu bat jarriko dugu martxan. Apirilaren 20an hasi eta abenduan bukatuko da.
Besterik barik, eskerrik asko. Ez ahaztu, memoria gara.
Mezu horrekin, honako ekintzak antolatu ditugu aurten:
Apirilak 20, osteguna – 19:00 Astran
“GERNIKA 2037” Aurkezpena: Bonbardaketaren markak birsortzen espazio publikoan
Apirilaren 26tik aurrera
“BABESGABEAK” erakusketa Astrako babeslekuan
Apirilak 26, asteazkena – 80. urteurrena
15:45 Astrako babeslekuan “04 MINUTU” ekimena.
Sirenak aktibatuko dute: Von Richtofen eta Van Moreau Kondor Legioko ofizialen sendiek.
19:30 Merkurio iturrian “AMUMA NORA GOAZ?” herri antzerkiko eszena
Apirilak 27 20:00 babeslekuan
“NEBBIAN” kontzertu akustikoa
Apirilak 29, zapatua ONGI ETORRI
12:00 Bisita gidatua Astrako babeslekuan:
– Unai Beroiz argazkilaria
– Irantzu Pastor argazkilaria
– Proactiva Open Arms
– Salvamento Maritimo Humanitario
16:30 “Ongi etorri errefuxiatuak” zutabeekin elkartzea Lurgorriko rotondan
Deia: “La plataforma Lobak presenta su legado”
Ozmendi: “Gernikako lobek bonbardaketaren 80 urteurreneko egitaraua aurkeztu dute”
Utzi erantzuna