Atzo “Itzulerarik gabeko bidaia” dokumentala ikusteko aukera izan genuen Astran. Dokumentalean Candido Sasetaren historia kontatzen da. Saseta Eusko Gudarosteko komandantea zen eta Asturiasen borrokatu zuen Euskal Herritik joandako hainbat batailoiekin batera.

Asturiaseko Areces herriaren inguruan tropa frankisten eta Eusko Gudarosteko batailoen arteko borrokak izan ziren eta ia 200 gudari eta ideologia guztietako miliziano euskaldun hil ziren. Tartean Gernikarrak, Ajangizko bat, Mundakakoa…

Sasetaren gorpuzkiak 2008an aurkitu ziren besteak beste Aranzadiren Zientzia elkartearen eskutik. Urte haretan jaso zuen Gernika saria eta merezitako omenaldia Gernikan eta Hondarribian.

Hala ere, gaur egun, oraindik 100 gudari ingururen gorpuzkiak “El Pradón de los vascos” izeneko zelai batean daude lurperatuta. Beraientzako “egia, justizia eta erreparazioa.”

Informazio gehiago: “Areces. Bilaketa baten memoria. 1937-2014”