Astrako sirena aktibatu zuten atzo Yahia Koddo eta Ruba Hassanek. Alepo ingurukoak dira biak eta Gasteizen bizi dira gaur egun beraien alaba txikiarekin. Aita duela 4 urte inguru etorri zen hona eta ama-alabak duela urte pare bat. Arduratuta jarraitzen dituzte siriatik heltzen zaizkien berriak, famili utzi baitute bertan.
Europako mugetan milaka Yahia eta Ruba daude bizi berri bat hasteko beharrizanarekin. Milaka ume bizitzeko eskubidea dutenak, bizitza duin bat izateko eskubidea. Apurtu ditzagun harresiak ta zabaldu besoak. Gernikan ongi etorriak zarete!
Utzi erantzuna