Ihaz “Memoriaren Babeslekua” izeneko erakusketa kolektiboa egin genuen Astrako babeslekuan. Bertan ezagutu genuen Joxe Ibarguen Goñiren familia. Joxe, Gipuzkoa aldetik etorri ziren beste hainbaten moduan, Gernikan izan zen 1937ko apirilaren 26 madarikatu hartan eta mendirantz ihes egitea lortu zuen. Bere memorian aldiz, urte luzez iraun zuen Gernikan bizitakoak. Bere familian ere bizirik dirau oraindik Joxeren memoriak. 2014 honetan 100 urte beteko zituen Joxek.
Aurton ez da erakusketarik egingo eta berton jartzea pentsatu dugu Joxeren loba den Joseba Mitxelenak bidalitako bertso eta argazkiak. Hala ere Astrako babeslekua ikusteko aukera egongo da zapatuan. Bisitak goizeko 11:30etan eta arratsaldeko 18:00etan izango dira. Eskerrik asko eta zapatura arte!
GERNIKA GOGOAN
Nere etxetik atera nintzen
oso gazte nintzelarik
gerrate hartan parte hartzeko
nengoela beldurturik.
Gu Gernikara iritsi ginan
nekatu ta goseturik,
bizirik nere etxera itzultzeko
ez nuela esperantzarik.
Gernikan jende askok izan zun
oso bukaera krudela.
nik ezingo dut sekula ahaztu
bizitza galdu zutela.
Orain gauza bakarra eskatzen dut
zaharkituta nagoela,
egun hartan ikusitakoa
errepika ez dadila.
Nere hitzak ez ditzala
haizeak eraman…
Utzi erantzuna