Apirilaren 26an, 19:30etan “Gernika Lemoizen” ikuskizuna ikusteko aukera izango dugu Astrako bunkerrean. Hona hemen aurrerapen bat:
Mikel Laboaren musikarekin Manuela Carrettak sentitu zuen lilura 2009an pizten da. Ordukoak dira bere lehen koreografiak, Haika mutil kantuarekin: Iñaki Salvadorren bertsioa baliatzen duena eta Laboa beraren interpretazioarena. Lekeitioak lantzen ditu ondoren, Orreaga interpretatuz –guztiok Fiorenzo Zancan bideoartistaren eskutik–. Oraingoan, Lemoizeko zentral nuklearraren gune aparta aukeratu du Laboaren lekeitiorik harrigarriena interpretatzeko: Gernika. Lan hau EHUaren Laboa katedrak sustatu du eta Irati Gorostidiren bideo sorkuntzaz gauzatu da.
Utzi erantzuna