Apirilak 27, zapatua, “Tia Luisita” bideo laburra proiektatuko da Astran:

“1937ko sarraskian dena galdu ostean, Gernikako ehunka lagun, nazionalentzat eta nazioarteko faxismoarentzat armak ekoizten hasi ziren zutik geratutako fabriketan. Gerra-osteko goseari aurre egiteko modu bakarra zen bertan lan egitea. Luisa García Goyogana 16 urterekin hasi zen Talleres de Guernican lanean hegazkinentzako bonbak egiten. Egun, Astra fabrika soziala dagoen eraikin berean.”