Duela 15 bat urte hasi zen Gernika Batzordea sirena jartzen bonbardaketa egunean. Mayer lantegiko sirena zaharra erabiltzen dute horretarako. 2006. urtean, astra okupatu eta gero, Talleres-eko sirena berreskuratu zen eta barriztu eta gero, gazteok ere urtero jarri izan dugu sirena.
2012an, 75. urteurrenaren harira, Gernika Lumoko Kultura Batzordeak “Gernika 4 minutu” ekimena jarri zuen martxan. Bonbardaketa hasi zen unean, 15:45etan, sirena eta kanpai hotsekin, geldiune bat egiteko deialdia da “Gernika 4 minutu” ekimena. Pentsatzeko, oroitzeko, gogoratzeko… minutuak.
Aurton ere gazteok ez dogu hutsik egingo eta 15:45etan sirena prest edukiko dogu Astran.
Utzi erantzuna