Gernikako bonbardaketa sufridu ebenen lobak gara. 75. urteurrena dala eta kultur ekimen txiki bat jarri nahi dogu martxan. Bonbardaketaren gertakari historikoa gai hartuta sorkuntza eremu ezberdinetan lan egiten dauden gazteak -eta lan egin gura dabenak- martxan ipini nahi doguz.
Lobak, gazteon sorkuntza proiektuak sustatzeko eta elkarekintzarako espazioa da. Danon artien aberastu ahal dogun proiektua.