Denbora eta lan askoren ondoren, ostiral honetan, apirilak 29, arratsaldeko 18:00etan Gernika 2037 Memoriaren mapa webgunea aurkeztuko dugu Astran.

Gernikako bonbardaketaren memoria gordetzeak, belaunaldi ezberdinen arteko ahalegina eskatzen du. Proiektu honen zeregin nagusia Gernikak sufritutako bonbardaketaren oroimena transmititzen jarraitzea da. Kasu honetan, guk geuk, bonbardaketa hura sufritu zuten pertsonen ondorengook, egunero zapaltzen ditugun kaleen eta espazioen perspektibatik, memoriaren mapatik.

Gernika 2037 Memoriaren mapa, Gernika bonbardaketaren memoria espazio publikora eramateko ariketa da.

Ostiral honetan mapa nola erabili erakutsi nahi dizuegu eta zelan ez proiektu honetan bidelagun izan zaretenoi gure esker ona adierazteko unea ere izango da.

Arkibai eta Lobak