Domeka honetan, Magalí Sare & Sebastià Gris musikari kataluniarrak izango ditugu Astran. Goi-mailako jazz ikasketak egiten ari zirela elkar ezagutu zuten Magalík eta Sebastiàk. Harrezkero hainbat lan egin dituzte elkarrekin, azkena 2020an argitaratu duten “A boy and a girl” izeneko diska. Musika esperimentala, Ganbera-musika eta Mallorca-ko kantutegi tradizionala uztartzen dituzte euren abestietan. Larunbatean Gasteizen jo ostean, apirilaren 25ean Gernikan egingo dute geldialdia, Bonbardaketaren urteurren eguna baino egun bat lehenago.

Apirilak 25, 19:30
Lekua: Astra
Sarrerak Astran salgai 10 eurotan.