Astrako sirena zaharrak gure herriaren memoriarekin konektatzen gaitu urtero. Lau minutuz bere hotsak orain 84 urte injustizia sufritu zuten pertsonen azalean jartzen gaitu. Azken urteotan egin izan dugun moduan, gonbidatu bereziak izan ditugu sirena aktibatzeko. Aurten Durango 1936 taldeko kideak etorri dira. Aipatzekoa da azken urteotan egin duten lana Durangoko bonbardaketa salatu eta gertakariaren memoria bizirik mantentzeko. Beste alde batetik, beraiena bezalako elkarteek arlo honetan Euskal Herriko beste herri bonbardatu batzuetan egiten dute lana ere azpimarratu nahi dugu. Gernika ez zen herri bonbardatu bakarra izan. Eskerrik asko Durango 1936 eta gaur Astrako bunker zaharrera hurbildu zareten lagun guztioi.
#DanokGaraLobak