Aurkezpena. Apirilak 20. Astran, 19:00etan.
“Bonbardaketaren markak birsortzen espazio publikoan”

Gertatukoaren memoria iraunarazten duten markak mantendu eta berriak sortzea ere bada gure lana. Gernikako bonbardaketaren markak eta espazio publikoa lotzen dituen proiektua jarri dugu martxan; Gernika 2037. Etorkizunerako ariketa egin nahi dugu, memoria eginez sorkutzara, ideien mundura jauzia egin. Bi helbururekin; daukagun ondare apurrari balioa ematea batetik, eta bestetik, bonbardaketaren markak birsortzea. Zeregin horretarako, Arkibai arkiteko gazteen elkartearekin batera, prozesu bat jarriko dugu martxan. Apirilaren 20an hasi eta abenduan bukatuko da.