Abenduaren 29an “Markak” dokumentala proiektatu zen Lizeoan. Beste gauza askoren artean Lobak proiektua azaltzen da dokumentalean, memoria historikoaren transmisioa lantzen duen ekimen moduan. Proiekzioan batutako diru-sarrerak Lobak proiektua aurrera eramateko erabiliko da.

Dokumentalaren egileetako asko ere lobak ekimenaren parte dira. Hemendik eskerrik beroenak, kriston lana egin dute eta!

“Gogoratzeak, memoriak lan asko eskatzen du; nahitaezkoa da euskarri batzuk egotea, zerbait, zeinu batzuk behar dira gogoratzeko, ze normalena ez da gogoratzea, normalena da ahaztea.”