Astrako sirena aktibatu zuten atzo Yahia Koddo eta Ruba Hassanek. Alepo ingurukoak dira biak eta Gasteizen bizi dira gaur egun beraien alaba txikiarekin. Aita duela 4 urte inguru etorri zen hona eta ama-alabak duela urte pare bat. Arduratuta jarraitzen dituzte siriatik heltzen zaizkien berriak, famili utzi baitute bertan.