Gernika bonbardatu zutenean 15 babesleku zeuden Gernikan, mota askotakoak: kobazulo itxurakoak pasealekuan, hormigoizkoak Talleres de Guernica eta Astran, etxeko sotoetan egindakoak gehienak…

Andra Mari kaleko berezia zen. Etxe artean eraiki zuten baina apirilaren 26 hartan bukatu gabe zegoen oraindik. Goikaldean burdinezko plantxak jartzea eta arezko saku gehiago pilatzea falta zen.

Bonbardaketan 250 kg.ko bomba bi erori ziren gutxienez babeslekuaren inguruan eta babeslekua eta inguruko eraikinak txikituta geratu ziren. Jende asko hil zen bertan, 40tik gora seguruenik.

Bertatik hasiko da gaurko manifestazioa, 20:30ean. Guernica gehiago ez!

PD: Eskerrak eman nahi dioguz Julen Munitiseri marrazkiengatik eta urteetan egin duen lanagatik.