Bonbardaketaren gertakari historikoa oinarritzat hartuta, umeentzako antzezlana prestatzen dabiltza egun hauetan Lobak-eko kideak. Animalien bitartez irudikatuko dute 1937ko apirilaren 26 hartan gertatutakoa, tentsio apur bat ere egongo da, baina amaiera zoriontsua izango du. Antzezlanaren ostean, umeek marrazkiak egiteko aukera izango dute eta marrazkiak Astran bertan eskegiko dira.”