EDURNE ELIZONDO Berria

Ez daude amore emateko prest. Aldude Mendia Koordinakundeko kideek ez dute harrobirik nahi Antzeri eremuan. Magnesitas de Navarra enpresaren proiektuaren aurka, Pablo Picassoren Gernika margotu zuten, joan den azaroan, basoko zuhaitzetan. Abenduan, norbaitek hondatu egin zuen. Harrobiaren aurka «sendo» jarraitzen dutela argi uzteko, Picassoren lana pagadira itzuli dute koordinakundeko kideek, eta ospatzeko eta pagadia «suntsitu» nahi duen egitasmoaren aurkako iritzia berresteko, besta egin zuten Zilbetin (Nafarroa).

Osorik irakurtzeko: ‘Gernika’ pagadira itzuli da