Domekan honetan, martxoaren 31an, Durangoko bonbardaketaren 76. urteurrena gogoratuko da. Pasadan astean aurkeztu zituzten ekitaldiak. Martxoaren 30ean Kandelen argiagaz gogoratuko dituzte bonbardaketaren biktimak eta hilaren 31n, goizeko 09:30ean egingo diete Gerra Zibilaren biktimei omenaldia kanposantuan. Gero, 12:30ean, Gerediagak eta Kriskitinek eratutako oroimen ekitaldiaren txanda izango da, Andra Marian, “faxisten erasoaren ondorioz jende gehien hil zen lekuan“.
Bestalde, Gerediagako kideak gogoratu du aurten 75 urte direla aginte militarrak Durangaldean euskara debekatu zuenetik. “Gerra Zibilean lehenengo erasoa izan zen euskara desagertzeko”.
www.anboto.org: “Kandelen argiagaz gogoratuko dituzte bonbardaketaren biktimak”
Utzi erantzuna