Hamen martxoaren 31ko prentsaurrekoa:

Lobak kultura sorkuntzarako plataforma bat da, oin 75 urte, apirilen 26xen, Gernika-Lumoko Bonbardaketie bizi izen bienen Lobak sortu doguna.

Hori egun historikoa abiapuntutzat hartute, Lobak plataformie motore kultural moduen erabili gure dogu eta kultura sorkuntzien bidez Bonbardaketien inguruko diskurtso barrixek landu gure doguz.

Lobak garen aldetik, geuri dagokigun inplikaziñoa eskeini gure dogu Bonbardaketie gogoratzeko ekintzatan. Kontue da, Bonbardaketien urteurrenien oin arte antolatu diren ekintzatan belaunaldi gaztiek oso presentzi txikixe euki izen dogula. Honegaz amaitzeko gogoagaz, Lobak ekimenetik partehartze aktiboa topetan dogu. Hori dala ta, Bonbardaketien 75. urteurreneko programaziñoan barruen diziplina artistiko asko batzen dabezen ekitaldi bat eskeini gure dogu.

Bestiek beste, Audiencek Mikel Laboan bertsiñoan bideoklipe presenteko deu, Gernikeko Lobak erretrateu dire eta liburuxka bat atarako da, flauta eta biolontxeloagaz pieza batzuk joko dire, gitxarrie eta ilustraziñoan arteko nahasketa bat eingo da, Bonbardaketako ume batentzako konposatuniko sehaska kanta bat abestuko da, dantza kontenporaneoa eingo da, Enrique Morenten kanta baten bertsiñoa eingo da trikitixiegaz, Lilibertsok bertso bidez parte hartuko deu, idazliek hausnarketa baten inguruen testu bat idatziko dabe eta Lobak dokumentalan zati batzuk emongo dire.

Halan da be, ez gara Bonbardaketien urteurrenera bakarrik mugatuko, urte guztixen ziher gauzak eitxeko asmoa dekogu ta. Honegaz danagaz, Bonbardaketara lotzen gaitxun harreman afektiboa landu gure dogu, ideak eta kontzeptuek errepresentetako, memorixe aldarrikatzeko, salatuteko, lekukotasune transmitiduteko edota diskurtso barrixek eraikitzeko.

Gure aitxitxe-amumak euren bizipenatatik eta jakinduritxik transmitidu doskuen modu berien, guk, Lobok, testigantza horren oinordeko garen aldetik, Gernike-Lumoko Bonbardaketien memorixe transmitiduten ahalegindu gure dogu, gure osteko belaunaldixetan be bizirik segidu deixen.