Paul, Mikel eta Jon “Txiki Hori” abestiaren grabazio eta entsegu lanetan ari dira. Abestiak bonbardaketaren zurrunbiloan galdutako ume baten istorioa kontatzen du. Galdutako umeari abestutako lo kantua da “Txiki hori”.
Paul Omaetxebarriaren etxean egindako grabazioa da. Abestia eta letra berak egindakoak dira.
Gernikako hainbat gaztek martxan jarritako Lobak proiektuaren baitan (lobak.info) dokumentala lantzen hasi gara auzolanean ikus-entzunezkoen arloan ari garen zaletu eta profesional lan-taldea.
Lobak, Gernikako bonbardaketaren gertakari historikoa oinarri hartuta, sormen sozialerako eta kulturalerako eremua da. Bere helburuetako bat, memoria historikoaren transmisioa da, eta horrez gain, gazteen parte-hartze aktiboa bultzatzea gerntakari historikoak sortutako ekintza-eremu ezberdinetan.
Lobak dokumentalak sormen-prozesu horretako proiektuen jarraipena egingo du, eta gaur egungo Gernika-Lumoren erretratu fidela izateko bokazioa du.
Adolfo Perez Esquivelek, Bakearen Nobel saridunak, Astran hitzaldia eman zuenean zera esan zuen: “Memoria ez da iraganean geratzeko. Memoriak orainaldia ikusten laguntzen digu, gaur egun gertatzen ari dena, eta, orainaldik, hain zuzen, eraikitzen dugu etorkizuna.”
Beraz, nola lagun diezaguke gertakari beltz hark? Ekonomikoki gainbeheran datorren Gernika-Lumon ba al du lekurik iraganak gure etorkizuna eraikitzeko? Zelakoa litzateke Gernika bonbardatu ez balute? Beraz, zertarako gogoratu? Zergaitik?
Gernikako Bonbardaketa historikoa, bere tragikotasunean, memoriarekin, historia kontatzeko eta egungo egoerak salatzeko erabili ohi dugu. Sinbologiatik, pentsamenduaren eta sormenaren eremutik beste belaunaldi batzuei nazioarteko faxismoak eta diktadurak kendutako etorkizuna orain guk geuk -Gernikako gazte belaunaldiok- eraiki ahal izateko materia edo espazioa izan daiteke; eremu sozialean, politikoan, kulturalean, ekonomikoan…
Haunsarketok oinarri hartuta hainbat elkarrizketa egingo zaizkie “lobei” dokumentalean.
Irudia: Oier Plaza eta Nerea Andres
Edizioa: Oier Plaza
Musikariak: Paul Omaetxebarria, Mikel Elgezabal eta Jon Anakabe
Abestia: Txiki Hori
Utzi erantzuna