Gaur gogoratzeko eguna dugu Gernikan, baina baita etorkizunera begiratzeako ere. Gernika bonbardatu eta 79 urtera, mundua ez da gehiegi aldatu. Guk aldatu nahi dugu. #EzAhaztuEtorkizuna
1937an Gernika suntsitu zuten. Bonbardaketa hura sufritu zuten pertsonen ondorengoak gara, lobak.
Lobak gara.
79 urte geroago, mundua ez da gehiegi aldatu. Guk… aldatu nahi dugu!
Gernikako eta gaur egungo errefuxiatuen irudietan begirada berak ikus ditzakegu, sufrimendu bera.
Guk, gazteok, bestelako etorkizun bat eraikitzeko baldintzak sortu behar ditugu.
Ez dugu beste Gernikarik nahi. Ez dugu nahi gerrarik, errefuxiaturik, torturaturik, hildakorik, deportaturik. Ez dugu nahi goserik, desberdintasun sozial edo ekonomikorik, bazterketarik.
Ez dugu etorkizuna ahaztu nahi.
Horregatik apirilaren 29an, Gernikako kaleetan ozen adierazi nahi dugu harresiak apurtu nahi ditugula, hemen lekua dagoela.
Guernicatik Gernikara, ongi etorri.
Utzi erantzuna